Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Arrue proiektua

Arrue Proiektuaren aztergai nagusia ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerak izan dira. Ikerketa honetan, EAEko ikasleek euskara, gaztelania eta beste hizkuntzak eskolan zenbat erabiltzen dituzten aztertu dira, eta, horrekin batera, erabilera horiek –bereziki euskararena– zerk errazten edo zailtzen duen ikertzen da aldagaien analisi estatistikoen bidez.

2003-2004 ikasturtean abiatu zen eta, geroztik, urtero eman zaio jarraipena bere aztergai nagusiaren inguruko lanketari eta analisiei.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren artean lankidetzan garatu izan den proiektua da, ISEI-IVEIren zuzeneko partaidetzarekin.

Ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilerei dagokienez, lau erabilera aztertzen izan dira: Ikaskideekin gelan, Ikaskideekin jolaslekuan, Irakasleekin gelan eta Irakasleekin gelatik kanpo. Lau erabilera horiekin, ikasleen Eskolako erabilera orokorra indizea ere kalkulatzen da.

PROIEKTUAREN BILAKAERA:

2011-2017

  

 

2011-2015

  • EAEko IKASLEEN EUSKARAREN ERABILERA ESKOLA-GIROAN (2011-2015) Txosten exekutiboa

INFORMAZIO GEHIGARRIA (2015):

2013

  • IKASLEAK HIZTUN. 2011ko ARRUE PROIEKTUA. Ikerketaren emaitza eta adituen iritzi-azalpenak liburuaren argitalpena, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

2011-2012

  •  2011ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzen analisia

2010-2011

  • ISEI-IVEIrekin akordioa, ARRUEko probak Ebaluazio Diagnostikoaren baldintzera egokitzea eta datu-bilketa LMH4 eta DBH2n

2009-2010

2008-2009

  • Datu bilketa sinplifikatua (Gela-argazkia galdetegia) eta hauen azterketa. LMH2, LMH6, DBH1 eta DBH4ko ikasleak.
  • Gela barruko dinamiken azterketa: irakaslearen metodologia, taldearen dinamika.
  • Metodologia egokitzapenak eta probak DBH4n
  • Liburua kaleratu
Nolakoa da haurren eta gazteen hizkuntza-erabilera eskolan? Zeren arabera aldatzen da? aurkezpena 2009ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

2007-2008

  • Bigarren datu bilketa zabala ikastetxeetan, LMH6 (50 ikastetxe/ 1.500 ikasle)

2006-2007

  • 05-06an jasotako datuen azterketa estatistikoa
  • Interes bereziko 7 talderen Kasu Azterketa kualitatiboa

2004-2005

  • Barnetegietan egin ziren lehen neurketak
  • 2004-2005eko datu-bilketaren ezaugarriak

EGILEAK:

Soziolinguistika Klusterraren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Laburpena esaldi batean:
EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabileren azterketa.