Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Hizkuntza ohiturak Osakidetzan

Proiektu honen oinarria Aldahitz Proiektuko Ikerketa taldearen eta Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren arteko lankidetza da. Aldahitzeko tresnak Osakidetzara egokitu eta bertan modu esperimentalean eta borondatezkoan aplikatzeko lanarekin jarraitu da aurten.

Guztira 9 esperientzia antolatu dira urtean zehar. Bost esperientzia Biko Eusle metodologiakoak izan dira: Bidania-Goiatz, Gasteiz (I), Gasteiz (II), Gernika eta Plentziako osasun zentroetan antolatu dira. Bi edo hiru lankideko talde txikietara egokituta aplikatu da, kasu horietan, Eusle metodologia.

Beste lau esperientzia antolatu dira Ulerrizketa metodologiakoak: Bidasoa, Donostia, Elgoibar eta Galdakaoko osasun zentroetan. Kasu bakoitzean hiru lankideko unitateak izan dira, ulertzaile bat eta bi mintzatzaile.

Zuzendaria: Pablo Suberbiola
Aholkularia: Pello Jauregi
Partaideak: Olatz Bengoetxea (Soziolinguistika Klusterra)

Gontzal Lopez, Eguzkiñe Gezuraga, Alazne Iturriotz, Amaia Ugartemendia, Garbiñe Garai, Garbiñe Loiarte, Iratxe Bilbao, Jabi Mentxaka, Juanan Garcia, Leire Sagastizabal eta Ramon Fullaondo (Osakidetza)

Babeslea: Osakidetza