Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Izaskun Arrue ikerketa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren Ebaluazio Diagnostikoan, 2019ko otsailean, lehen aldiz jaso dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztien eskola-giroko hizkuntza-portaerei buruzko datuak. Izaskun Arrue proiektuan datu horien azterketa zabala egiten da, ikasleek aitorturiko hizkuntza-erabileraren datuak bestelako aldagai ugarirekin gurutzatuta. EAEn ibilbide luzea duen ARRUE ikerketan erabilitako metodologia berbera jarraituz aztertu dira. Hala, eskuratutako emaitzak EAEko ikasleenekin alderagarriak dira (Ikus datuak EASen).

Zuzendaria: Iñaki Martinez de Luna
Koordinatzailea: Maialen Iñarra
Babeslea: Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua