2010. urteko Hausnartu sariek badute irabazlea. Aurtengoan, Luis Azpiazu Larrañaga izan da garaile “Gazteak, musika eta euskara” lanarekin. Epaimahaiaren ustez, hau izan da lanik osatuena, teoría eta praktika ongi uztartzen baititu, eta gaiak berebiziko gaurkotasuna baitu.
Bigarren postua, Galder Unzalu Etxaberentzat izan da “Sugea dantzan: She’s in fashion-etik Bilbao euskaraz-era” lanagatik, eta hirugarren postua Patxi Juaristi Larrinagarentzat “Euskal soziolinguistika aplikatua: bilakaera metodologikoa eta teknikoa” lanagatik. Epaimahaia pozik agertu da aurkeztutako lanen mailagatik, eta datorren Hausnartu sariei begira dira dagoeneko, jendeari parte hartzera gonbidatuz.
Zorionak Soziolinguistika Klusterraren aldetik irabazleei!