Este apartado solo está disponible en euskera Ver

«Nerabeak, Interneteko Sare Sozialak eta Euskara» proiektuaren emaitzak eskuragarri

SARE SOZIALAK

Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira interneteko sare sozialak nerabeen arteko harremanak eta nerabeek programaren arduradunekin dituztenak ahalbidetzeko. Interneteko sare sozialena fenomeno berria izanik eta adin-tarte jakin batzuetan duten arrakasta kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna hauei ematen zaien erabilera hobeto ezagutzea. Izan ere, aurrera begira euskara sustatzeko baliabide eraginkorra izan litezke, egoki erabiliz gero.

Hau guztia kontuan izanik, hurbilpen gisa balio dezakeen esperientzia bat burutu da ondorengo bi helburuekin:

  • Batetik, aisialdi programetan sare sozialen bidez nerabeen euskararen erabileran eragitea
  • Eta beste alde batetik, hizkuntza-portaeratan sare sozialen bidez eragiteko esku hartzeen baliagarritasuna aztertzea

Egitasmoaren ezaugarriak, emandako urratsak eta lortutako emaitzak bilduta daude helbide honetan:

https://soziolinguistika.eus/nerabeaksaresozialak

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN