Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Euskararen bilakaera soziolinguistikoaren bideoak web gunean

Soziolinguistika Klusterraren webgunean dagoeneko ikusgai jarri ditugu, Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren bideoak.

Aukeran dituzue hiru gai: 1) Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak, 2) Euskal Herritarren portaera linguistiken motibo subjektiboen bilakaera, eta aurrera begirako bideak, eta 3) Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera, eta aurrera begirako erronkak.

Gai horien inguruan aurkezpen nagusiak egin dituzte. hurrenez hurren, Iñaki Martinez de Lunak, Xabier Erizek eta Mikel Zalbidek.

Eta horiei erantzuna eman dieten adituak honakoak izan dira: Iñaki Iurrebaso, Patxi Juaristi, Jon Aizpurua, Jone Miren Hernandez, Nekane Arratibel, Asier Irizar, Joxpi Irastorza, Olatz Altuna, Lionel Joly eta Xabier Aierdi.

Lan horiek guztiak argitara emango dira BAT Soziolinguistika Aldizkarian 2016an zehar, 99. eta 100. zenbakiak ospatzeko; gai erabat aproposa delakoan gaude, euskararen biziberritzearen inguruan zer egin den eta nora joan gaitezkeenari buruzko hausnarketa partekatzeko.

Eta ideia horiek zabaltzen laguntzeko, hiru txosten nagusien hirueledun laburpen-argitalpen digitala ere plazaratuko da.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN