Este apartado solo está disponible en euskera Ver

«Ahozko komunikazioa irakastea» gidaliburuaren aurkezpena Eskola Hiztun Bila jardunaldian

Hezkuntza Sailak antolaturiko XXII. Eskola Hiztun Bila Jardunaldia egin da , Gasteizko Europa Jauregian, bi egunez (urriak 9 eta 10) “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. ikastetxeetan hizkuntza normalkuntzaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta hausnarketarako unea izaN dute, eta baita esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera ere.Josune Zabala eta Olatz Bengoetxeak jardunaldian parte hartu dute berriki argitaratutako Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan liburua aurkeztuz.

Hezkuntza Sailak antolaturiko XXII. Eskola Hiztun Bila Jardunaldia egin da , Gasteizko Europa Jauregian, bi egunez (urriak 9 eta 10) “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. ikastetxeetan hizkuntza normalkuntzaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta hausnarketarako unea izaN dute, eta baita esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera ere.

Josune Zabala eta Olatz Bengoetxeak jardunaldian parte hartu dute berriki argitaratutako Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan liburua aurkeztuz.Gida-liburu hau banatuko da Hezkuntza sare osoan, eta horrez gain salgai egongo da hainbat liburu-dendetan.Liburua Soziolinguistika Klusterra ahozko hizkuntzaren irakaskuntzaren gainean garatzen ari den lanaren emaitzetako bat da. Gai honetan hezkuntzaren esparruan dagoen beharrizan handiari erantzuteko ikerketak gauzatu eta prestakuntza ematen ari da, une honetan, hainbat ikerlari eta eskolekin harremanetan daude ikerketa-helburu ezberdinei erantzuteko asmoz

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN