• Nagusia
          • Quienes somos
            • Presentación
            • Reflexión estratégica
            • Socios
            • Comité de dirección
            • Oficina técnica
            • Red de investigadores
            • Alianzas
          • Actualidad (*)
            • Agenda
            • Noticias
          • Divulgación (*)
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Jornadas de Sociolingüística del Euskera
            • Premio Txillardegi-Hausnartu
            • Cursos, seminarios y talleres
            • Publicaciones
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proyectos (*)
          • Análisis de la situación
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Intervención
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua (Eralan 5)
            •  Euskara Kirolkide
            •  Itzulinguru
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
          • (*) Este apartado solo está disponible en euskera
  • eu
  • es
  • en
  • fr
Actualidad
  • Noticias
  • Agenda
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Etorkizuneko euskal hezkuntza sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian ekarpena egin du Soziolinguistika Klusterrak

2021-12-21

Duela hilabete batzuetatik hona Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria sortzeko oinarri izan nahi duen ponentzia lantzen ari dira legebiltzarkideak. Saioz saio arlo askotako adituak, espezialistak eta gizarte eragileak gonbidatuak izan dira, euren ikuspegia bertan aurkezteko. Abenduaren 21eko saioan parte hartu du Pablo Suberbiolak Soziolinguistika Klusterraren ordezkari gisa.

Gaur egungo hezkuntza sistemaren egoeraz eta hurrengo 15 urteetarako erronka nagusiez mintzatu da, Soziolinguistika Klusterrak aurrera daramatzan hainbat proiektutan lortutako emaitzak eta ikasitakoak kontuan hartuz: Arrue ikerketa, Gazteak euskararen eszenatokian ikerketa, D ereduko kirola proiektua eta Berba-lapiko proiektua, besteak beste.

Ikuspegi soziolinguistikotik, hezkuntza-sistemak curriculuma eta ikastetxeetako hezkuntza-baliabide formalez gain, testuingurua jorratzeak duen garrantzia nabarmendu du bereziki bere aurkezpenean. D eredua eraginkortzeko eta murgiltze eredua definitzeko zenbait gako nabarmendu ditu. Horrez gain, irakasleen formazioari arreta jarri beharra azpimarratu du. Eta ahozko komunikazioa sistematikoki lantzeko moduak eta baliabideak garatu eta hedatzeko beharra agerian utzi du.

Actualidad
  • Noticias
  • Agenda

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra