Soziolinguistika albistaria
10.zenbakia
2017ko otsailak 23 – martxoak 8
Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Hainbat udalerritako hizkuntzen erabileraren 2016ko Kale Neurketen emaitzak aurkezten hasi gara
Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa burutu genuen 2016ko udazkenean. Datu-bilketa zabal
honen baitan, 30 udalerri inguruk Soziolinguistika Klusterrari bertako kale erabilera datu adierazgarriak
eskuratzeko eskaera luzatu zioten. Udaberri honetan zehar, eskuratutako emaitza horiek aurkezten ibiliko
gara hainbat herritan. Martxoko agenda duzue ikusgai hemen.
Ikerketak
PuntuEUS Behatokiaren arabera 18.317 webgune daude euskaraz
Bigarren urtez jarraian Euskarak Interneten duten presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Baita,
Internetek Euskal Herrian duen presentzia ere, modu kuantitatibo zein kualitatiboan, horretarako hiru alor
neurtuz: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta Euskararen egoera Interneten.
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa Baionan UEUren antolatuta
Uztailaren 4an Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa: Zer berri? antolatuko du UEUko Hizkuntzalaritza
sailak Baionan. Lehenengo topaketaren harira antolatu dute hirugarren hau. Hain zuzen ere, hizkuntza
aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak —abian direnak zein amaitu berriak— jendaurrean plazaratzeko
gune bat izan nahi du jardunaldiak.
Liburuak eta artikulu zientifikoak1
Liburu Berriak: Euskararen herri hizkeren atlasa VII
Argitaratzailea: Euskaltzaindia = Real Academia de la Lengua Vasca = Académie de la Langue Basque, 20082016, Bilbo.
Liburu Berriak: Hizkuntza, nazioa eta estatua
XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari
eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean,
planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza,
nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira?
Joxe Azurmendirekin solasaldia: «Hizkuntza, nazioa, estatua» [Bideoa]
Mercator:Newsletter 129 February 2017
Newsletter focusing on multilingual regions dealing with regional or minority languages, but also immigrant
languages and smaller state languages, with emphasis on language needs arising from migration and
globalization.
Centre de Documentació-Direcció General de Política Lingüística: Azken bildumak
Butlletí de sumaris. Febrer 2017
Noves adquisicions bibliogràfiques. Febrer 2017
Txepetxen teoriak 30 urte
Euskal soziolinguistika teorikoan behinik behin mugarri bat bada, orain dela 30 urte Txepetxek jarri zuen
bere tesi doktoralarekin. Tesi horrek 30 urte egingo ditu aurten, 30 urte, eta ordutik iraganari geroa
bilatzen jarraitzen dugu. Liburua online irakurri daiteke.
Bestelakoak
Zenbat hizkuntza daude munduan? Badakizu erantzuna? Ezezkoa bada, hemen duzu
7.099 languages are spoken today. That number is constantly in flux, because we’re learning more about
the world’s languages every day. And beyond that, the languages themselves are in flux. They’re living and
dynamic, spoken by communities whose lives are shaped by our rapidly changing world.
Euskara ulertzeko gai direnen mapa: hausnarketarako aukera
Pello Zubiriaren artikulua. «Niri begiek esaten didate, laburrean, Gipuzkoan ia denetan ulertzen dutela %80
baino gehiagok, ez da ez herri eta ez hiri bakar bat (Eibar, Irun, Donostia, Errenteria…) %60 baino gutxiagok
ulertzen duenik.
1
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira (liburutegi@habe.eus), beraiek
arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.
Donostiako Protokoloa euskarara egokitu eta egikaritzea izango da 2017ko egiteko nagusia
Urteko batzarra egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan,
2016ko balantzea eta 2017rako kudeaketa plana aho batez onartu dituzte erakundea osatzen duten
bazkideen ordezkariek.
Nazioarteko proiektuetan gure hizkuntzei lekua egiteko “gida ez-perfektua” aurkeztu dute
Pasa den asteartean, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, TOSTA ekimenaren bi emaitza aurkeztu
genituen Donostia 2016k eta Euskaltzaleen Topaguneak: batetik, nazioarteko kultur proiektuetan hizkuntza
gutxituak lehenesteko “gida ez-perfektua” eta, bestetik, Tosta eki…
«Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izateko .eus domeinua tresna»
«Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izateko .eus domeinua tresna». Hamar urte igaro dira
.eus domeinua sortzeko asmoa martxan jarri ze… Hamar urte igaro dira .eus domeinua sortzeko asmoa
martxan jarri ze… Hamar urte igaro dira .eus domeinua sortz…
«Sobre l’informe de CCC» nou apunt del blog “Amb certa calma-qüestions de llengua i societat”
Dijous passat, Xavier Vila va escriure un nou apunt al seu blog titualt «Sobre l’informe de CCC», fent
referència al treball «La evaluación PISA en Cataluña», publicat per l’organització Convivencia Cívica
Catalana.