Herritarrak eta euskara aktibaziorako gakoak – Hitzaldia

Herritarrak eta euskara AKTIBAZIORAKO GAKOAK

Maialen Iñarra eta Zesar Martinez

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloa osatu da Arabagara, Geu, Lazarraga, Alea eta Topagunearen eskutik. Lau saio eskainiko dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Hirugarren saioan Maialen Iñarrak eta Zesar Martinezen txanda izango da. Apirilaren 20an izango da saioa.

Tokian toki, hizkuntza-aktibazioa sustatzeko gakoak eta egin litekeen prozesua zeintzuk diren aurkeztuko dute hizlariek. Hau da, herritarrak euskararen jiran aktiba daitezen, zaindu beharreko gakoez jardungo dute, baita aktibazio horretarako egin litekeen prozesua azaldu ere. Emaitza horiek Soziolinguistika Klusterrak gidatutako “Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa” ikerketaren bidez jaso dira.

Saioaren bigarren orduan, Gasteizko Salburuako Sarburu elkartea eta Abetxukuko euskara elkartearen kideek haien aktibazio ikuspegiak azalduko dituzte. Hortaz, aukera izango da auzo horietako aktibazio prozesuak ezagutzeko, eta saioaren lehen orduan aurkezturiko gakoekin alderatzeko.

Herritarrak eta euskara AKTIBAZIORAKO GAKOAK

Fecha

Abr 20 2021
¡Caducado!

Hora

18:30

Localización

Oihaneder Euskararen Etxea
Gasteiz
Web
https://oihaneder.eus/