Solasaldia. Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean
«Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean» izenburupean, jendarteari zabaldutako hiru solsaldi antolatu ditu Jakiundek STM-San Telmo Museoarekin batera, maiatzaren 17, 24 eta 31n, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera libre izango da lekuak bete arte.
Hirugarren solasaldia maiatzaren 31n izango da, 19:00etan, honako solaskideekin:
- Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoa, Mondragon Unibertsitatea
- Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterreko Ikerlaria eta komunikazio arduraduna.
- Iñaki Martínez de Luna, soziologoa, hizkuntza gutxituen soziolinguistikan aditua, Euskaltzaindiako kide urgazlea.
Nekane Balluerka, UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna izango da solasaldiaren moderatzailea.