Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen? HITZALDIA

«Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen?» izenburupean hitzaldia antolatu du Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak; galdera horri erantzungo dio Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto ikerlariak.

Begien bistakoa da euskara geroz eta gutxiago entzuten dela Soraluzeko kaleetan, zer esanik ez haur eta gaztetxoen artean.

Zer gertatu da, baina, urte hauetan gure herrian euskararen erabilera hainbeste gutxitzeko?

Galdera horri erantzun bat eman nahian, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa burutu zuen duela bi urte eta, ikerketa horren emaitzak aurkezteko hitzaldia antolatu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Fecha

May 19 2021
¡Caducado!

Hora

18:30

Más Información

Leer más
Leer más