Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen? HITZALDIA

“Zer dabil gertatzen euskararekin Soraluzen?” izenburupean hitzaldia antolatu du Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak; galdera horri erantzungo dio Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto ikerlariak.

Begien bistakoa da euskara geroz eta gutxiago entzuten dela Soraluzeko kaleetan, zer esanik ez haur eta gaztetxoen artean.

Zer gertatu da, baina, urte hauetan gure herrian euskararen erabilera hainbeste gutxitzeko?

Galdera horri erantzun bat eman nahian, Soziolinguistika Klusterrak ikerketa burutu zuen duela bi urte eta, ikerketa horren emaitzak aurkezteko hitzaldia antolatu du Hizkuntza Politikaren Batzordeak.

Data

Mai 19 2021
Expired!

Ordua

18:30

Informazio gehiago

Irakurri gehiago
Irakurri gehiago