Soziolinguistika Klusterrak genero-berdintasuna bere jarduera osoan txertatzeko konpromisoa du. Horretarako, Berdintasun-Plana du martxan.
Planaren baitan, genero-berdintasuneko printzipio orokorrak ditu jasota, erakundearen eguneroko jardueraren oinarri diren balioak ezartzeko. Gainera, laneko jazarpena prebenitu eta esku hartzeko protokoloa ere badu, orrialde honetan kontsultatu eta deskargatu daitekeena.
Printzipioak
Honakoak dira Berdintasun Planaren baitan garatutako genero berdintasuneko printzipio orokorrak:
1
Berdintasuna, diskriminaziorik eza eta elkar zaintzea
Pertsona guztiek aukera eta tratu berdina izan behar dute, diskriminaziorik gabekoa. Elkar zaintzea eta errespetua sustatuko dira.
2
Hizkera inklusiboa eta ez-diskriminatzailea
Hizkuntza ez-sexista eta inklusiboa erabiliko dira, pertsona guztiak ikusgarri eginez eta estereotipoak saihestuz.
3
Parte-hartze parekidea
Ekimen guztietan parte-hartze orekatua bilatuko da, ahots eta iritzi guztiak entzunak izan daitezen.
4
Genero ikuspegia ikerketetan
Ikerketa-prozesu osoan generoaren ikuspegia txertatuko da, bai datuak biltzeko orduan baita aztertzerakoan ere.
5
Material eta iruditeria inklusiboa
Komunikazio eta proiektuetan aniztasuna islatzen duten irudi eta edukiak erabiliko dira, estereotipoak baztertuz.
6
Intersekzionalitatearen ikuspegia
Generoa beste desberdintasun-faktoreekin lotuta ulertuko da, hala nola jatorria, hizkuntza, gaitasuna edo klase soziala.
7
Kulturartekotasunaren eta aniztasunaren balioa
Gizarte eta hizkuntza aniztasuna balioetsiko da, eta baztertuak izan diren taldeen ahotsak txertatuz.
Jazarpenaren aurkako protokoloa
Soziolinguistika Klusterraren jazarpenaren aurkako protokoloak barne hartzen ditu sexu-jazarpena, generoan oinarritutako jazarpena, sexu orientazioagatiko jazarpena, genero identitateagatiko jazarpena, genero adierazpenagatiko jazarpena eta jazarpen psikologikoa. Printzipio eta protokolo horiek Soziolinguistika Klusterraren baitako lan-guneetako parte hartzaileei aplikatzen zaizkie. Beraz, jazarpen kasuren baten izanez gero edo jazarpena jasanez gero, berdintasuna@soziolinguistika.eus helbide elektronikoaren bidez jar daiteke edonor erakundean gai hauek kudeatzeko ardura dutenekin. Salaketa-kanalak eta babes-neurriak martxan daude eta konfidentzialtasuna bermatuz dihardute.

