Este apartado solo está disponible en euskera Ver

HAUSNARTU 2014 Soziolinguistika sarietarako deialdia

Dagoeneko egin da VII. HAUSNARTU Soziolinguistika sarietarako deialdia (2014). Lehiaketaren helburua euskal soziolinguistika teoriko edota metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Eta baita euskararen inguruko soziolinguistika-arloko hausnarketa-lanak sustatzea.  Oinarriak eta informazio gehigarria web gunean

Sariak: 

  • Lehena 1.500€ eta Jose Luis Zumetaren litografia

  • Bigarrena: 1.000€

  • Hirugarrena: 700€

Aurkezten diren lanak euskararen gaineko berariazko garapen teorikoak nahiz kanpoan landutako gerapenetatik euskararen egoera aztertzeko eta ulertzeko egokitzapenak izan daitezke.

Lanak teorikoak, teorien aplikaziokoak -edo ikerketa aplikatukoak- edota saiakera-arlokoak izango dira eta aurretik argitaratu gabeak izango dira. Beste zientzia arlo batzuetatik euskararen egoerara egokitutako beste lan ildo batzuk ere aurkeztu ahal izango dira (antropologiatik, historiatik, informatikatik, fisikatik e.a.).

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN