Este apartado solo está disponible en euskera Ver

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2013. Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE Ikerketa

Soziolinguistika Klusterraren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzari esker, 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasle guztien erabilera datuak jaso ziren bi ikasmailetan (LMH4 eta DBH2). Datu horiek oinarri berri eta oso sendo bat eskaintzen dute Hezkuntza arloko bilakaera aztertzeko eta EAEko hizkuntza errealitate orokorrari begira jartzeko.

Arrue ikerketaren emaitzak aurkeztu ziren prentsaurreko bidez. Han esandakoak hemen ikusi daitezke eta txosten honetan irakurri daitezke. Emaitza horiek sakon aztertzeko antolatu zen 2013ko urtarrilaren 31n Donostiako Kursaal jauregian VI Euskal Soziolinguistika Jardunaldia.