Este apartado solo está disponible en euskera Ver

1. saria: KUARTANGO, Izaskun. “Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan”

Lan honek bezero misteriotsuaren teknika du aztergai, eta horrek herri-administrazioetan zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioa egiteko ematen dituen aukerak. Azterlanaren abiapuntua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zerbitzu-hizkuntzaren ebaluaziorako egun erabiltzen dituen tresnen deskribapena da, horien idarguneak eta mugak identifikatuz. Ondoren, bezero misteriotsuaren teknikaren ezaugarriak azaldu, eta horren erabileraren esperientzia ezberdinak jaso dira: zerbitzu publikoen ebaluaziorako egindakoak, eta zehazki zerbitzu-hizkuntzaren bermearen ebaluaziorako egindakoak ere. Azkenik, EAEko herri-administrazioetan bezero misteriotsuaren bitartez zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioa egiteko jarraibideak eta galdetegi eredu orokor bat proposatu dira.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menú