Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Saria jaso duten lanen aurkezpenak ikusgai

Pasa den abenduaren 15ean egin zen Gasteizen, EHUren Lascaray ikergunean Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia. Asier Basurto, proiektuaren koordinatzaileak iragarri zituen saridunak eta gidatu zuen saioa. Mertxe Mugika Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak eman zion hirugarren saria Iñigo Beitia antropologoari. Juncal Gutierrez EHUko Euskara Errektoreordeak eman zien saria Nik ikerketa taldearen izenean jaso zuten Estitxu Garai eta Ainara Migueli. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren izenean Josune Zabalak eman zien sari nagusiaren oroigarria Izaro Arruti eta Sandra Prietori.

Sariak banatu ostean, hiru lanak aurkeztu zituzten egileek:

  • Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena.
  • Euskararen marka: marketinetik hizkuntza plangintzara
  • Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin-behineko ondorio batzuk

Orain sari emate ekitaldiaren nondik norakoak ikusgai daude bideoetan (sari-banaketa eta aurkezpenak) zein argazki-galerian.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN