Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia

Lan irabazleen egileei sariak banatzeko eta lan horien laburpenak jendaurrean aurkezteko ekitaldia antolatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.

Lehen saria (Jose Luis Zumetaren litografia eta 2.000€): Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena. Egileak: Izaro Arruti (Andoain, Gipuzkoa, 1996) eta Sandra Prieto (Lasarte-Oria, 1991)

Bigarren saria (1.300€): Euskararen marka: marketinetik hizkuntza plangintzara. Egileak: Estitxu Garai (Gordexola, 1985), Irati Agirreazkuenaga, Irene Garcia, Sergio Monge, Angeriñe Elorriaga, Patxi Azpillaga, Ainara Miguel, Naroa Jauregizuria Eta Koldo Atxaga (Nik ikerketa taldea)

Hirugarren saria (1.000€): Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin-behineko ondorio batzuk. Egilea: Iñigo Beitia (Eskoriatza, 1993)

Ekitaldian parte hartu ahal izateko txillardegihausnartu@soziolinguistika.eus helbidera idatzita izena ematea beharrezkoa da. Epemuga: abenduaren 10a.

Fecha

Dic 15 2021
¡Caducado!

Hora

0:00

Localización

Micaela Portilla ikergunea (EHU)
Gasteiz