Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Eralan

EraLan proiektuaren helburua hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea izan da. Ondoren,  horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzeko. Ikerketa-ekintza paradigma da proiektuaren oinarrietako bat , eta erakundeen arteko lankidetza, bestea. Arlo teorikoan eta akademikoan ari diren ikerlarien eta plangintzen inplementazioan ari diren profesionalen arteko lankidetza bidez garatu izan da proiektua, ezagutza teorikoan eta praktikoan aurreratuz.

Proiektu hau zikloka garatu izan da: Eralan 1 [2006-2008] , Eralan 2 [2008-2010], Eralan 3 [2011-2013] eta Eralan 4 [2015-2016]. 2019tik Eralan 5 zikloa martxan dago.

Gainera, proiektu hauen ildotik, proiektu berriak ere sortu dira: Jendaurrean Erabili eta Liderrak eredu, esaterako.