This section is only available in Basque See it

HAUSNARTU sariak erabakita

Hausnarto

Euskal Soziolinguistikako HAUSNARTU SARIEN IV. Edizioko irabazleak zein diren erabaki da dagoeneko.

Aurtengo edizioko irabazleak honakoak izan dira:

  • Lehen sariaren lan irabazlea: Euskararen belaunez belauneko jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik (Paula Kasares Corrales Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea)

  • Bigarren sariaren lan irabazlea: Sartu-irten bat auzoaren etxean (Egilea: Dabid Anaut Peña euskara teknikaria)

  • Hirugarren sariaren lan irabazlea: Hezkuntza marko hirueledunaren ondorioak (Egilea: Maier Ugartemendia Ugartemendia Euskal Filologian lizentziatua)

Aurtengo edizioko epai-mahai kideak honakoak izan dira: Pello Jauregi, Pedagogiako irakaslea HUHEZI Fakultatean (Mondragon Unibertsitatea); Iñaki Martinez de Luna, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta BAT Soziolinguistika aldizkariko Argitalpen Batzordeko kidea; Joxean Amundarain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Teknikaria, eta Iván Igartua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendaria.

Epai-mahaiaren iritziz aurkezturiko lanek badute fundamentazio teoriko landua, lehen sarituaren kasuan antropologiatik abiaturiko planteamendu berritzailea eginez, Bigarren sarituriko lanaren kasuan, bere aldetik, teorizazio-mailan bere orijinaltasuna baloratu da bereziki. Guztiek nolanahi ere, lan irudikatzaile eta iradokitzaileak dira, eta gaiaren inguruko interesa pizten laguntzen dutenak.

Zorionak! Soziolinguistika Klusterraren izenean.

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa, otsailaren 24an egingo da Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren egitarauaren barnean. Ordurako lan irabazleak argitaratuta izango dira BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 82. zenbakian.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN