Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Eralan 5

Eralan egitasmoa lan-munduan euskararen erabilera sendotzeko helburuarekin jarri zen abian 2008an. EPEsA metodologiaren bidez  lan-munduko hizkuntza lidergoa eta liderren portaera eredugarriak aztertu ditu lau fase desberdinetan.

Eralan egitasmoaren 5. faseak berrikuntza eta erantzukizun sozialaren bidetik euskararen erabilera indartzea du xede. Xede hori lortzeko lagungarri izango den gida diseinatu da 2020n. Gidaren bitartez, enpresa edota erakundeen kulturan aldaketak sortu nahi dira, erantzukizun linguistikoa eta gizarte erantzukizuna balioan jarriz; biak Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat eginez euskarak enpresaren kudeaketaren egituran bere leku aitortua eta sustatua izan dadin tresna izango da. Horretarako, konpromiso estrategikoak zehazten lagunduko du gidak, interes-taldeekin harremanak izaten eta kode etikoaren baitan ekintza-plana bideratzen, beti ere euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Zuzendaria: Auxkin Galarraga (EHU)
Koordinatzailea:         Belen Uranga
Partaideak: EMUN
ELHUYAR
ARTEZ
AEK/AHIZE
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA (Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza)
EUSKO JAURLARITZA (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)
Babesleak: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Eusko Jaurlaritza)
Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza (Gipuzkoako Foru Aldundia)

.