This section is only available in Basque See it

Jardunaldiaren izenburua eta edukiak

Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. Arrue ikerketa izenburupean egingo da VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, 2013ko urtarrilaren 31n, Donostiako Kursaalen.

Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. Arrue ikerketa izenburupean egingo da VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia, 2013ko urtarrilaren 31n, Donostiako Kursaalen.

Egun osoko egitaraua izango da eta gai nagusi bat izango du ardatz: EAEko ikasleen eskola giroko hizkuntza erabilera. Izan ere, Soziolinguistika Klusterraren, Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren arteko lankidetzari esker, 2011ko Ebaluazio Diagnostikoa proban EAEko ikasle guztien erabilera datuak jaso dira bi ikasmailetan (LMH4 eta DBH2). Datu horiek oinarri berri eta oso sendo bat eskaintzen digute, bai Hezkuntza arloko bilakaera aztertzeko eta baita EAEko hizkuntza errealitate orokorrari begira jartzeko ere.

Ardatz nagusia izango den gai horren inguruko hitzaldi eta mahai-inguruaz gain, ohikoa denez, Hausnartu Sarien banaketa ere egingo da Jardunaldiaren baitan

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN