This section is only available in Basque See it

Soziolinguistika Klusterra, Granadan eta Frisian izango da udazkenean

Soziolinguistika Klusterrak, urrian, nazioarteko kongresu batean (Granadako Unibertsitateak antolatutako “Oralidad y Educación“) eta nazioarteko mintegi  batean (Mercator Research Centerrek antolatutako “The Ethnocltural Dimensions in Education“) parte hartuko du.

 

Grananako Kongresuan ponentzia bat aurkeztuko du Josune Zabala lankideak, Tolosako gazteen ahozko erabilera aztertzeko eta hobetzeko lantzen ari garen proiektuaren harira. “Didactic dispositive and intervetion in order to improve the oral production of students. Intevention in a linguistic immersion context of euskera”. 

 

Frisiako mintegian, Arrue proiektuaren metodologiaz eta emaitzez jardungo da Pablo Suberbiola lankidea.

 

Izango duzue, nazioarteko kongresuaren eta mintegiaren berri aurrerago.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN