This section is only available in Basque See it

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia – maiatzaren 15 eta 16an

Soziolinguistika Klusterrak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia antolatu du, “Euskara erabiltzeko planak: elkarrekin berritzen” izenburupean.

 

Jardunaldia maiatzaren 15ean eta 16an izango da, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Jardunaldiari buruzko informazio guztia http://www.elkarrekinberritzen.net blogean duzue.

 

Egitaraua prest da eta izena emateko epea irekita dago. Udalen bateko euskara teknikaria izanez gero hemen matrikulatu zaitezke eta gainerako teknikari eta interesatu guztiak, berriz, hemen.

 

Udaltop Soziolinguistika Jardunaldia zuen interesekoa izango dela espero dugu. Ea bertan ikusten garen!

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN