Soziolinguistika Klusterrak bi ikastaro eskainiko ditu aurtengo EHUko XXXVI. Udako Ikastaroetan eta bertan parte hartu nahi izanez gero, matrikula murriztua da maiatzaren 31 arte.
Uztailean zehar ikastaro hauek eskainiko ditugu:
- “Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?” uztailaren 3an eta 4an.
- “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea datuen argitan“ uztailaren 20an eta 21ean.
Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€