This section is only available in Basque See it

Galegoaren egoerari buruzko aurkezpena Soziolinguistika Klusterraren barne-mintegian

Barne-mintegiak Soziolinguistika Klusterraren bulegoko kideen arteko ezagutza-trukerako eta proiektuei zuzenean lotuta ez dauden edukietan formakuntza lantzeko egiten diren saioak dira.

Urriaren 24an landutako gaien artean Martin Vázquez Fernández ikerlari galiziarraren aurkezpena nabarmendu zen. Real Academia Galegako kideak aurkezpen zorrotza eta sakona egin zuen: galegoaren gaur egungo egoera soziolinguistikoaren deskribapena eta hizkuntzaren egoera eta bilakaera aztertzeko erakunde publiko zein akademikoetatik azken hamarkadatan egindako ikerketen errepasoa egin zuen. Aurkezpenaren edukia Lingua e sociedade en Galicia. A evolución sociolingüística 1992-2013 argitalpenean oinarritua egon zen. Ikerketa hau 2017ko ekainak argitaratu zuen Real Academia Galegak eta hauek dira bere ezaugarri nagusiak:

 

Izenburua:

LINGUA E SOCIEDADE EN GALICIA . A EVOLUCIÓN SOCIOLINGÜÍSTICA 1992-2013

Egileak:

Monteagudo Romero, Henrique

Loredo Gutiérrez, Xaquín

Vázquez Fernández, Mártín

Subiela Pérez, Xaime

Argitaratzailea: Real Academia Galega

Orrialde kopurua: 288

ISBN: 978-84-87987-99-1

 

REAL ACADEMIA GALEGA (ed.) Lingua e sociedade en Galicia. A evolución sociolingüística 1992-2013. A Coruña: RAG, 2016.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN