This section is only available in Basque See it

Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 50. urteurreneko kongresuaren argitalpena kalean

2019an 50 urte egin zituen Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundeak argitaratzen duen Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta euskal hizkuntzalaritzako aldizkariak. Urteurrenaren harira egindako kongresuan landutako edukiak liburu bihurtu dituzte orain.

Horren gorazarre, liburu honek gaur egungo euskal hizkuntzalaritza- eta literatura-ikerketa zertan den erakutsi nahi du. Eskarmentu handiko ikertzaileek eta belaunaldi berriek bat egin dute argitalpen honetan, besteak beste, dialektologia, hizkuntzaren didaktika, filologia, gramatika teorikoa, hizkuntz tipologia, hizkuntzalaritza historikoa, itzulpengintza, literatura, onomastika eta soziolinguistika hizpide dituztela.

BERBEKIN proiektuaren harira, “Ahozko euskararen erabilera eskolan. Gako zenbait irakasleen prestakuntzarako” aurkezpena eginda, artikulua idatzi dute Ines Garcia, Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalak. Herri bereko ikastetxeetan hizkuntzakoak ez diren irakas-saioak grabatu dira ahozko erabilerarekin lotutako alderdiak aztertzeko eta irakasleen prestakuntzan erabiltzeko. Hauexek behatu dira, besteak beste: irakasgaien izaera eta elkarrekintza motak, keinu didaktikoak eta irakas-estiloak edo irakasleen-ikasleen arteko elkarrekintza kudeatzeko modua.

Liburua eskuragai dago ondorengo esteka jarraituta:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN