Soziolinguistika Klusterrak Imbaburako kitxua komunitatearekin hizkuntza-lankidetza proiektu integralean parte hartuko du. Egitasmoa Garabide Elkarteak koordinatzen du eta helburua Imbabura probintziako kitxua komunitatea hizkuntzen biziberritzean trebatzea da. Lau ardatz ditu: formakuntza akademikoa, proiektu eraldatzaileen diseinu eta kudeaketa, mintegi bereziak eta bertatik bertara egindako ezagutza eta esperientzien elkar-trukea.
Soziolinguistika Klusterra formakuntza akademikoan eduki-emalea izango da:
- Belen Urangak hizkuntza-ekologiaren inguruko hitzaldia emango du
- Beñat Garaiok soziolinguistikoaren oinarri teorikoak jorratuko ditu
- Imanol Larreak euskararen biziberritze-prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu.
Bideo baten bidez aurkeztu diete beren burua hizlariek hartzaileei: