This section is only available in Basque See it

Hizkuntza-plangintza eta hizkuntza-politikaren arteko arrakalaz mahai-ingurua egin da Vienan

Soziolinguistika Klusterreko zuzendari Imanol Larrea Mendizabalek parte hartu zuen ekainaren 26an Vienan egin zen “Bridging the Gap Between Language Policy Planning and Language Policy Making” mahai-inguruan, NPLD sareak gonbidatuta, RISE UP europar proiektuaren baitan.

RISE UP proiektua Horizon Europe programaren barruan kokatzen da, eta helburu du gutxiengoen hizkuntza-komunitateak ahalduntzea, hizkuntza-aniztasuna sendotzeko politika eta praktika berritzaileen bidez. Ekitaldiak hizkuntza politiken planifikaziotik gauzatzera sortzen diren hutsuneak nola gainditu aztertu zuen eta Europako hainbat hizkuntzetako ordezkariak izan ziren partaide: katalana, frisiera, ladinoa, aromaniera eta Austriako kroaziera. Soziolinguistika Klusterretik ikerketa soziolinguistikoaren garrantzia azpimarratu zen eta Euskal Herriko hainbat esperientziaren berri eman zen.

Informazio gehiago eta saio osoaren bideoa: RISE UP Policy Roundtable

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN