Mario Zapatak jaso zuen IX. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA LEHIAKETAREN lehen saria Donostiako San Telmo museoan, otsailaren 3an egin zen sari-banaketa ekitaldian. Egileak bertan aurkeztu zuen “Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan” saritutako lana.
Bigarren eta hirugarren sariak jaso zituzten hurrenez hurren Txerra Rodriguez soziologoak Mihigintza ehuntzen Basaurin lanagatik, eta Irati Lizeaga UPV/EHUko Euskal Ikasketetako ikasleak Euskara, galiziera eta irlanderaren hiztun berrien hizkuntza-identitatea lanarengatik.