Joan den martxoaren 26an Galesko Coleg Cymraeg Cenedlaethol erakundeko arduradunak Soziolinguistika Klusterreko bulegoan izan ziren. Administrazio publikoarekiko eta unibertsitateekiko independentea da erakunde hau eta unibertsitate esparruko hizkuntza-plangintzaren ardura du bere sorreratik. Orain, erronka berri baten aurrean aurkitzen dira: Lanbide Heziketako ikastetxeen hizkuntza-plangintzaren ardura gehitu diote bere zereginei. Une garrantzitsu honetan, eredu egokien eta ideia baliagarrien bila, Euskal Herrira bidaia egin dute, bertako soziolinguistika, hezkuntza eta hizkuntza-plangintzaren esparruko erakundeekin zuzeneko harremanean jartzeko.
Coleg eta Soziolinguistika Klusterra harremanetan daude, besteak beste, biak direlako Europako NPLD sarearen kide.