Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Ulibarri: kalitate lantaldea eta aholkularitza

Proiektua 04/05 ikasturtean burututako «Kalitate parametroak eta ebaluaketa Ulibarri Programan» proiektuaren testuinguruan kokatzen da, proiektu hartatik ateratako ondorioen jarraipen gisa. Ulibarri Programarako identifikatu den hobekuntza aukera edo arloetariko bat sistematizazioarekin eta prozedimentatzearekin zer ikusia duena da.

 

Horrela, proiektuaren jarraipenerako planteatzen den xede nagusia Ulibarri egitasmoaren aplikazioaren sistematizazioan sakontze bidea egitea izango da. Bide honetan, Ulibarri programaren baitan garatzen diren prozesuen identifikazioa eta hauen sistematizatzea (prozesu hauen inguruko xehetasun eta urratsak jasoko dituzten prozedurak zehaztuaz) da proiektu honen lan nagusia.

 

ERANSKINAK:

Kalitatea eta ebaluazioa Ulibarrin txostena