Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz, material didaktikoa

Tribuaren Berbak telebista saioa oinarri dela sortu dira, Soziolinguistika Klusterraren aholkularitzarekin, Hizkuntzen mundua eta euskara aurkituz sekuentzia didaktikoak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren ekimenez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gazteentzako, soziolinguistikaren arloa sakontzen da EIMA 2.0 gunean kokatu den materialean.

Hiru ardatz nagusi hauek uztartzen dituen bidea proposatzen da materialetan: xede komunikatibo jakin bati erantzutea, soziolinguistika edukietan sakonduz eta talde lanean. Soziolinguistika gaitasuna ez ezik, komunikazio nahiz kooperaziorako konpetentziak ere lantzen dira. Helbide honetan dago materiala.

Kasu honetan Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza lanak egin ditu.

 

 

Partaideak: