Soraluzen hainbat ikerketa soziolinguistiko egin izan dira azken urteotan; bai Udalaren ekimenez edo bai herritar zehatzen ikasketen testuinguruan. Gainera, aurrera begirako lan-ildoak finkatzerakoan, parte hartze bidez ekarpenak jasotzeko prozesuak ere aurrera eraman izan dira. Soziolinguistika Klusterraren eskutik Soraluzeko Hizkuntzen Kale-Erabileraren neurketa eta Haur, gazte eta gurasoen hizkuntza-ohituren azterketa egin da. Aurrez aipatutako ikerketa, azterketa eta egitasmoei loturik, azken hauen emaitzak oinarri hartuta herrian euskararen biziberritzearen
norabidean egin beharreko lanean lehentasunezko lan-ildoak definitzeko aukera egokia ikusi da.
Proiektu honen helburu nagusia honakoa izan da: Soraluzeko Udalarekin eta euskalgintzarekin elkarlanean datu soziolinguistikoak interpretatzea eta aurrera begirako nondik norakoak finkatzen laguntzea.
2017ko ekainetik 2018ko ekainera, honako prozesua eraman da aurrera:
- Ikerketa, azterketa eta oinarrizko datuen bilduma osatu
- Bilakaera soziolinguistikoaren interpretazioa egin
- Herritar eta eragileekin kontrastea egin
- Aurrera begirako ikuspegia txertatu eta azken txostena osatu