This section is only available in Basque See it

Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantzia aztertzeko nazioarteko konferentzia egingo da Azpeitian

”Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” izenburupean izango da ekimena, urriaren 16an eta 17an .

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Soziolinguistika Klusterra, Udako Euskal Unibertsitatea eta Coppieters Fundazioa dira topaketa honen sustatzaile nagusiak.

Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez ezik, Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroleko hizlariak ere bilduko ditu konferentzia honek bi helburu nagusirekin: alde batetik, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan arnasguneek duten garrantzia aztertzea eta gogoeta piztea; eta bestetik, hizkuntza gutxituen egoera soziolinguistikoa sendotzeko proposamen zehatzak eta neurriak partekatzea eta zabaltzea.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN