Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Euskararen Datu Basea (EDB)

Euskararen Datu Basea (EDB) euskararen datu estatistikoen biltegi bat da. Egitasmo honen helburu nagusia euskarari buruz dagoen informazio estatistiko sakabanatua bildu, bateratu eta publikoki eskaintzea da. Gaur egun, bost datu aurkezten ditu EDBk: hizkuntza-gaitasuna, lehen hizkuntza, etxeko hizkuntza, kale erabilera eta hizkuntza ereduak irakaskuntzan.

 

Gainera, atal horietan, guztien azken hamarkadetako (2011. urtera arteko) bilakaera ere eskaintzen digu datu-baseak (hizkuntza ereduen kasuan, 2012/2013. ikasturterainoko datuak dauzkagu) adin-taldeka, sexuaren arabera, hiztunaren jatorriaren arabera, edota ikasleen ikasmailen arabera sailkatuz informazioa.

 

Modu honetan, datu baseak erraztasun handia eskaintzen du lurralde eremu bakoitzeko datuak eskuratu nahi ditugunean, izan ere, Euskal Herriko, herrialdeetako, eskualdeetako edota udalerrietako datuak aurki daitezke bertan. Datuak adierazteko modua ere anitza da: mapa, taula edo grafiko bidez eskura daiteke beharrezko informazioa.