Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Gipuzkoako datu soziolinguistikoak 1986-2011

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren eskariz, 1986-2011 urte bitarteko Gipuzkoako eskualde eta herrietako oinarrizko datu soziolinguistikoak bildu ditugu. Eskualde eta herri bakoitzaren txostenean biztanleriari, hiztunei, hezkuntza eredu linguistikoei, euskararen gaineko gaitasunei, biztanleen lehen hizkuntzari eta etxeko hizkuntzari buruzko informazioa aurkitu dezakezue. Eustat eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko datuak erabili ditugu, batez ere.

Gipuzkoako datu soziolinguistikoak 1986-2011