Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) eskaturik, EAEko udalerri euskaldunen egoera eta bilakaera deskribatu da ikerlan honetan. Horretarako azken 30 urteotako zentsuetako datuak aztertu dira, eta udalerri euskaldunen errealitatea bere testuinguruan kokatzeko udalerri euskaldunak ez ezik erdaldunak ere aztertu dira. Hona hemen ikerlanak utzi dizkigun lau ondorio nagusi:
1) Euskarak atzera egin du udalerri euskaldunetan azken bi hamarkadotan, gainerako udalerrietan ez bezala.
2) Udalerri euskaldunen barruan ere alde handiak daude: oro har, udalerri euskaldunenetan izan dira galerarik handienak.
3) Hamarkadakako irakurketa eginez, ikusi dugu euskararen atzerakako joera geroz eta indartsuagoa dela udalerri euskaldunetan.
4) Muturreko habitatak agortzen ari dira.
ERANSKINAK: