Proiektu honen xedea jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileei laguntzeko eta jardun hura errazteko bide eta bitartekoak antolatzea da. Horretarako, batetik, “Praktika komunitate” bat abian dago, izaera eta alor desberdinetako eragile sozial zein erakunde publiko eta pribatuen arteko harremana sustatu eta euskarazko komunikazioaren inguruko esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko gune aktibo dena. Bestetik, prestakuntza saioak eskaini zaizkie proiektuko partaideei; komunikazioan, komunikazio digitalean eta berrikuntzan zein praktiken aldaketetan sakontzeko eta trebatzeko balio dutenak.
Jendaurrean Erabili proiektua 2015etik martxan dagoen Praktika Komunitatearen (aurrerantzean PK) inguruan artikulatzen da. Praktika Komunitatearen Teorian oinarritutako proiektua da, beraz. Testuinguru informaletan, lankide parekideek informazioa trukatzen dute; elkar eragiten diote solasaldiotan jakintza eta lan esperientzia partekatuz, eta, hala, elkar eragitearen eragitez ikaskuntza prozesu bat mamitzen da, non parte hartzaileak jakintza garatuz doazen euren solas-trukeen bidez. Hazi horretan oinarritu zuen Wengerrek Praktika Komunitateen Teoria.
Euskal Herriko Unibertsitateko eta Soziolinguistika Klusterreko kidez osatutako ikerketa-talde batek du PKren jarduera koordinatu eta elikatzeko ardura. Era berean, ikerketa-taldeak PKren jardueratik ikasgai eta ondorio orokorrak ateratzeko ikerketa-ildoak gauzatzen ditu.
- 2015etik 2017ra Praktika Komunitatearen metodologia hizkuntza gutxitu baten biziberritzearen testuinguruan baliatzearen esperientzia bera ikertu zen. Erakundeen narrazioak bildu ziren, besteak beste, eta jasotako iritzi eta bizipenak euren barrura begirako hausnarketak izateaz gain, guztien esperientziak antolatu eta partekatzeko ere baliagarriak izan ziren.
- 2018 eta 2019 artean, erakundeen eta hedabideen arteko praktika linguistikoak eta harremanak ikertu ziren. Hego Euskal Herriko testuinguruan hedabideen eta komunikazio publikoan diharduten erakundeen arteko ohiko jarduteko moduetan, hizkuntzak erabili eta kudeatzeko duten moduetan eta elkarrekiko baldintzapenean sakondu zen.
- 2020ko martxoan agertu zen COVID-19aren pandemia Euskal Herrian. Hilabete batzuk beranduago, 2020ko irailean, proiektuaren ikerketa-taldeak gertaerari arretaz eta sakontasunez erreparatzeko proposatu zuen. Larrialdiak eta salbuespenak ezaugarritutako hilabete horietan gertatu zenetik eta gertatzen ari zenetik ikasgaiak ateratzeko aukera identifikatu zen. Praktika Komunitatea osatzen duten erakundeek euren praktika eta bizipenak partekatzeko prestasuna adierazi zuten. COVID19aren pandemiak erakundeen komunikazioan izandako eraginean jarri zuen arreta, beraz, 2020 eta 2021ean garatutako ikerketak.
- 2022ko irailetik aurrera, Jendaurrean Erabili proiektuaren ibilbideari begiratzea, egindakoa ebaluatzea eta ebaluazio horretatik praktika komunitatetik haragoko pertsona eta eragilerentzat interesgarriak izan daitezkeen ikasgaiak sortzeko ahalegina egin zen.
- 2024 urtean zehar, Jendaurrean Erabili proiektuaren ibilbidea borobiltzeko eta azken emaitza sortzeko prozesua garatu ze. JENDAURREAN.EUS erakundeek euskaraz komunikatzeko gida webgunean bildu ziren erakundeek komunikazio publikoan hizkuntzak modu erosoa, eta eraginkorrean kudeatzeko argudioak, gomendioak, ezagutzak eta erreferentziak.
Txostenak
Artikuluak
Jendaurrean Erabili Praktika Komunitatea, euskarazko komunikazio publikoari eraginez
Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Idurre eskisabel, Pablo Suberbiola Unanue
Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 103 (2017)
Promocionant la comunicació pública en èuscar : la comunitat de pràctica «Jendaurrean Erabili»
Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Idurre Eskisabel, Jordi Morales-i-Gras i Beatriz Zabalondo
Treballs de sociolingüística catalana, 30 (2020)
Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan
Beatriz Zabalondo, Asier Basurto
Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 115 (2020)
Pandemia y comunicación en las organizaciones: crisis, adaptación y nuevas tácticas
Asier Basurto Arruti, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Idurre Eskisabel Larrañaga, Beatriz Zabalondo Loidi
Mediatika, 19 (2022)
Sharing Expertise on Boosting the Use of Basque Language in Public Communication
Asier Basurto Arruti and Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
Sharing Society International Conference (Bilbao, 2019)
Comunicación pública en euskera: un proyecto de revitalización
Beatriz Zabalondo Loidi
Desplazamiento lingüístico y revitalización: reflexiones y metodologías emergentes (2020)
Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan
Asier Basurto Arruti, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Idurre Eskisabel Larrañaga, Beatriz Zabalondo Loidi
Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 121 (2021)