Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa: azalpenak eta emaitzak iruditan eta labur

Ira
4

Pasa den uztailan argitaratu ziren Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak txosten formatuan. Egun batzuk beranduago, EHUren uda ikastaroen baitan, datuak hobeto ezagutu, eztabaidatu eta hausnartzeko aukera izan zen. Uda ostean, emaitzak laburtuta eta euskarri arinago baten bidez zabaltzeko asmoz, infografia animatu batean bildu ditu Soziolinguistika Klusterrak, edonon edonori azaltzeko moduan eskura jartzeko asmoz.

BAT Aldizkariaren 99 eta 100 zenbakiak doan deskargatzeko moduan

Uzt
28

Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011) dute hizpide bi ale monografikoek.

BAT 99-k transmisioaren, gaitasunen eta jarreren inguruan dihardu, eta BAT 100 erabilera aztertzeaz arduratzen da.

Bertan topa daitezke Iñaki Martinez de Lunak, Mikel Zalbidek eta Xabier Erizek gaiaren inguruan egindako hausnarketak; bai eta gogoeta horiek aberasteaz arduratu diren hainbat ekarpengileren lanak ere.

Kronika: Hausnarketarako bi egun.

Uzt
21

Euskararen lurralde osoan hizkuntzaren egoeraren inguruko bi ikerketa soziolinguistiko serie zabalenen emaitza berriak ezagutu ditugu azken asteotan: Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketa. Horiei lotuta, Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatu dute “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan” ikastaroa EHUren Uda Ikastaroetan. Izan ere, hizkuntzen egoeraren konplexutasuna aztertzeko beharrezkoa da, datuez gain, ikuspegi desberdinak ezagutzea, iritzi-trukerako guneak edukitzea eta hausnarketarako patxada hartzea. Ehun pertsonatik gora elkartu da Donostiako Miramar Jauregian, bi egunetan gaiari heltzeko.

Uztailaren 20an eta 21ean euskararen egoerari buruzko datu berrienen azterketa EHUren Uda Ikastaroetan

Uzt
17

Azken asteetan eman dira jakitera VI. Inkesta Soziolinguistikoaren eta VII. Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak. Datu hauek guztiak sakonago aztertzeko Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera, ikastaro bat antolatu du EHUren Udako Ikastaroen barnean. Donostiako Miramar Jauregian izango da, datozen uztailaren 20 eta 21ean: “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan”

Aurkeztu dira Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzak

Uzt
12

Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu ditu Soziolinguistika Klusterrak, EHUren Ibaetako Campusean egindako agerraldian.

Olatz Altuna Ikerketaren zuzendariak eman du 2016an Euskal Herri osoan behaketa bidez jasotako datuen berri. Ikerketa honetan, Euskal Herri osoko 144 udalerritako kaleetan jaso dira datuak, eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 solaskideren informazioa bildu da. Jasotako datuen bolumen handi horrek bermatzen ditu fidagarritasun estatistikorako baldintzak.

HAUSNARTU SARIETAN LANAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK!

Uzt
7

Euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa lanak ezagutzera emateko xedez, Soziolinguistika Kluserrak Hausnartu Sarien X. edizioa ospatuko du aurten. Izaera zientifikoa duten euskal soziolinguistika esparruko ikerketak eta hausnarketa lanek hemendik eta irailaren 30 bitarte izango dute bertan aurkezteko aukera.
 
SARIAK:
• Lehen saria 1500euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
• Bigarren saria 1000 euro
• Hirugarren saria 700 euro
 
 
Lehiaketaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko:

Pages