This section is only available in Basque See it

“AHOZKO HIZKUNTZA TESTUINGURU AKADEMIKOAN” FORMAZIOA, EHU-n

Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleentzako Ahozko hizkuntza testuinguru akademikoan izenburudun formazioa eman du Soziolinguistika Klusterrak urtarrilaren 14 eta 15ean Donostiako campusean. Euskaraz eta unibertsitatean ahozko egoeretarako beharrezko diren oinarrizko gaitasunei heldu zaie azalpen eta praktika askotarikoen bitartez.

 

Arkitektura, ingeniaritza, enpresaritza eta soziologia arloko hamaika irakaslek parte hartu dute oinarrizko ikastaro honetan. Helburu nahiz egiteko nagusia izan da ahozko nahiz idatzizko komunikazioaren gainean gogoetatzea, ikasle eta irakasleen arteko hartu-emanetako egoerak identifikatzea eta praktika errealen bitartez ahozko trebetasunetan lehen urratsak ematea. Ahozko hizkuntzan murgiltzeaz bat unibertsitateko errealitate soziolinguistikoaz gogoetatzeko aukera ere izan da.

 

UEUk EHUren Euskara eta Eleaniztasunerako errektoreordetzarekin duen hitzarmen marko baten harira eskaini da unibertsitateko irakasleentzako ikastaro hau, eta aurrera begira, ikastaro bera Leioako eta Gasteizko campusean eskaintzeko asmoa dago, baita oinarrizko formazio honi jarraipena ematekoa ere.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN