This section is only available in Basque See it

Ordezkaritza kurdua Soziolinguistika Klusterrean

Garabide elkartearen eskutik bost ordezkari kurdu izan dira abenduaren 5etik 11ra bitartean Euskal Herrian (Garabideko webgunean albistea). Egun horietan zehar hainbat erakunde bisitatzeko eta hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan dute: Berria egunkaria, Karkara orainkaria, Emun kooperatiba, Arizmendi ikastola…  Tartean, Soziolinguistika Klusterra ere bisitatu zuten eta gure jardunaren berri eman, elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko baliatu genuen.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN