This section is only available in Basque See it

HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia otsailaren 8an Baionako Unibertsitatean

Sari emate ekitaldia otsailaren 8an, ostegunarekin, arratsaldeko 4retan izango da Baionako unibertsitateko Iker Zentroaren egoitzan. Bertan Hausnartu Sarien epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da eta sarituek beren lanen aurkezpen-hitzartzeak egingo dituzte. Era berean, 2017ko Hausnartu Sarietara aurkeztutako lanekin osatutako BAT Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki monografikoa (105.a) jendaurrean aurkeztuko da. Ekitaldia irekia izango da eta gaian interesa duen oro bertan parte hartzera gonbidatuta dago.

Hausnartu Soziolinguistika Sarien X. edizioa izan da 2017koa. Urtero bezala hainbat jakintza arlotatik euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanak jaso dira, eta epaimahaiaren erabakiz lehen saria Urko Ikardo Enparanentzat izango da, “Ikastoletako guraso erdaldunak eta euskararen jarraipena Lapurdiko kostaldean” izeneko lanarengatik. Lehiaketaren bigarren saria Jon Ander Kuartango Atxarentzat da, “Euskararen ofizialtasuna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean” lanagatik. Eta hirugarrena, berriz, Garikoitz Goikoetxea Etxeberriari emango zaio; azken honen lanak “Euskarazko hedabideen kontsumoa Tolosaldean” du izenburutzat.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

SARI BANAKETA EKITALDIA:

Data: 2018/02/08; 16:00

Tokia: Iker Zentroa, Errobiko Campusa, Baiona.

Egitaraua:

  • Epaimahaiaren erabakia
  • Saridunen lanen aurkezpena
  • BAT aldizkariaren 105. zenbakiaren aurkezpena

Ekitaldia irekia da interesa duen ororentzat; bertaratzeko asmorik izanez gero, hausnartu@soziolinguistika.eus helbidera mezua bidaltzea komeni da.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN