This section is only available in Basque See it

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREN XV. BATZAR OROKORRA

2019ko martxoaren 28a, osteguna.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain

Eguna: 2019ko martxoaren 28a, osteguna.

Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain google maps bilaketarekin bat datozen irudiak

Egitaraua:

  • 12:00-12:30 Batzar Orokorra (lehen deialdia 15 minutu lehenago izango da)

    • Gaiak:

      • 2018ko ekitaldiko helburuen betetze-maila.
      • 2018ko ekitaldiko diru sarrera eta gastuen balantzea.
      • 2019ko ekitaldiko proiektuak, helburuak eta aurrekontua.
      • Galde-eskeak
  • 12:30-14:00 Proiektuen inguruko lanketa

Soziolinguistika Klusterrak bere ibilbidean landu dituen proiektuen errepasoa eta aurrerantzean landu beharrekoen inguruko talde lana egingo dugu. Bazkideon artean eta hainbat gonbidaturekin batera (administrazio publikoetako eta unibertsitateko kideak espero ditugu batez ere) landuko dugu gaia.

Bukaeran mokadu bat hartzeko aukera izango dugu.

Eskertuko genuke etortzekotan inprimaki honetan izena ematea.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena,

 

Maddi Etxebarria Bilbao

Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN