Soziolinguistika Klusterrak neurriak hartu ditu COVID19 birusaren zabalpena eteteko Osasun Larrialdiko Egoerari erantzunez. Batetik, martxoaren 30a arte aurreikusitako aurrez aurreko jarduera oro etengo da. Bestetik, bulego teknikoko kideek telelanaren bidez jardungo dute denbora tarte horretan. Egoeraren bilakaeraren arabera neurri hauen iraupena eta egokitzapenaren inguruko erabaki gehiago hartuko dira hurrengo egunetan.
Bulego teknikoarekin harremanetan jartzeko bide orokorrak kluster@soziolinguistika.eus posta eta 943 592556 telefonoa dira, egu hauetan ere (lankide bakoitzaren postaz gain).
Gizartearekiko konpromisoz jokatzea pertsona eta erakunde ororen ardura gisa ulertzen dugu eta bide horretan kokatzen dira aipatutako erabakiak.