Bi urtean behin egin ohi den kongresua Bilbon egitea zegoen aurreikusia, Nor ikerketa taldearen gidaritzapean. Pandemiaren eragina dela eta, XVIII. edizioa online formatura egokitu da. Martxoaren 24, 25 eta 26an izango da, azkenik, Europa mailan hizkuntza gutxituen inguruan ezagutza zientifikoa partekatzeko antolatzen den ekitaldi nagusietakoa.

Hizlari nagusiak nazioarte mailan erreferente diren ikerlari eta irakasleak izango dira: Jasone Cenoz, Ana Deumert, Ingrid Piller eta Joan Pujolar. Horiez gain, Europa osoko 150 ikerlari inguruk parte hartuko dute, hiru eguneko programan antolatutako panel eta bideoposterretan.

Soziolinguistika Klusterraren jardunari eta proiektuei lotutako 8 aurkezpen aurreikusi dira. Honakoak:

Izenburua Egilea(k) Proiektua Saioa
The Ulerrizketa methodology: a way to start speaking basque with passive bilinguals Pablo Suberbiola eta Pello Jauregi Aldahitz 1.3 (2021/03/24 – 10:00)
Compartiendo escenario. Conclusiones de un estudio sobre jóvenes hablantes de euskara Olatz Altuna eta Jone Miren Hernandez Gazteak euskararen eszenatokian. Erabileraren auzia 1.2 (2021/03/24 – 10:00)
Promoting public communication in Basque: the experience of the Jendaurrean Erabili community of practice Idurre Eskisabel, Eduardo Apodaka, Beatriz Zabalondo, Jordi Morales eta Uxoa Anduaga Jendaurrean Erabili 1.3 (2021/03/24 – 10:00)
Acercamiento al ecosistema de la diversidad lingüística de la Comunidad Autónoma Vasca Belen Uranga eta Xabier Aierdi Hizkuntza Aniztasunaren Mapak 1.2 (2021/03/24 – 10:00)
Gune soziolinguistiko erdaldunetan ahozkoa lantzeko metodologia bat Olatz Bengoetxea, Agurtzane Azpeitia eta Idurre Alonso Berba-lapiko 4.5 (2021/03/25 – 10:00)
Students’ use of basque at school: main results of Arrue project 2017 Maialen Iñarra Arrue ikerketa 5.1 (2021/03/25 – 12:00)
A grassroots experience of a sociolinguistic research centre to revitalize the language Imanol Larrea 5.3 (2021/03/25 – 12:00)
Linguistic practices between media and organizations in a minority language public communication context Beatriz Zabalondo eta Asier Basurto Jendaurrean Erabili 6.5 (2021/03/26 – 09:00)