Europako hizkuntza-aniztasunaz zenbaki monografiko honetan kontinente honetako hizkuntzen egoera soziolinguistikoari begirada orokorra eman zaio hainbat artikuluren bidez. Garaiak aldatu ahala hizkuntzen bizi-indarra gorabehera betean dago eta hizkuntzen biziberritzerako baldintzak etengabe aldatu egiten dira. Kontuan hartuta euskararen kokapen geografiko eta kulturala Europan dagoela, inguruko hizkuntzen bilakaerari erreparatzea beti da interesgarria.
Zenbakia modu honetan antolatu da: lehenik eta behin, Europako egoera mendebaldetik ekialdera deskribatu da. Ondoren, Europako herrialde edo eskualde batzuen egoera soziolinguistikoarengan jarri da arreta. Hirugarrenik, hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxituen biziberritzearen esparruan abian dauden hainbat esperientziaren berri eman da.
Europar eskualdeetako diagnostiko orokorra
- Europar Batasuneko Hizkuntz Politikak, Praktikak eta Diskurtsoak. Karmelo Ayesta Sagardui
- Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Europako ekialdea eta Errusia). Natalia Evseeva
- Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Herrialde Baltikoak, Ekialdeko Europako herrialdeak eta Hego Kaukaso). Natalia Evseeva
Europako hainbat testuingururen egoera gaur egun
- Espainiako Estatuak berehalako ekintzarako gomendioak ezartzeari buruz EEUHEGren Adituen Batzordeak egindako txostenaren balantzea. Fernando Ramallo
- Frantzia metropolitarreko hizkuntza gutxituen egoera gaur egun. Battittu Coyos
- Kalaallitsut gaur egun: Groenlandiako hizkuntza egoeraren bilakaera azken hamarkadetan. Txerra Rodriguez, Eider Palmou
Europako hizkuntza aniztasuna babestu eta sustatzeko ekimenak
- Hizkuntza aniztasuna sustatzeko sarea (NPLD). Araceli Diaz de Lezana
- Gizarte-eragileen saretzea Europan: ELEN. Paul Bilbao
- Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi. Ines Garcia-Azkoaga eta Itziar Idiazabal
- Hizkuntza-biziberritzea eta aniztasuna Gasteizen: Aniztasunean anitz. Alex Vadillo eta Elena Urzelai
Gurean
- Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan. Asier Basurto Arruti, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Idurre Eskisabel Larrañaga, Beatriz Zabalondo Loidi