Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
This section is only available in Basque See it

Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean

Ikerketa UPV/EHUk euskararen erabilera sustatzeko aurrera daraman “Aktibatu” proiektuaren baitan kokatzen da. Hain zuzen, Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak zenbait fakultatetako eremu ez-formaletako hizkuntzen erabilera behatzeko egitasmoa jarri zuen abian 2017-2018 ikasturtean. Ordutik hona, hamar fakultatetako euskararen erabilera behatu du Soziolinguistika Klusterrak.

2020-2021 ikasturteko egitasmoan, Donostiako eta Bizkaiko Campusetako behaketa-lanak areagotu ahal izan direnez, zazpi fakultate berritan egin da datu-bilketa: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Bizkaiko egoitza nagusia nahiz Arabako eta Gipuzkoako atalak), Bilboko eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Leioako egoitza) eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (Donostian).

2020an, erronka izan da hizkuntzen erabileraren neurketak egiteko metodologia COVID-19 birusaren pandemiak fakultateetan sortutako egoera berri(eta)ra egokitzea. 2020-2021 ikasturtearen hasieran UPV/EHUn aurrez aurreko irakaskuntzaren aldeko apustua egin zenez gero, behaketa-lanak bideratzeko aukera egon da. Fakultate bakoitzean, ordea, birusaren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriak kontuan hartuz diseinatu behar izan da datu-bilketa.

UPV/EHUko zenbait fakultatetan hizkuntzen erabileraren neurketa. 2020/2021 ikasturtea

UPV/EHUko zenbait fakultatetan hizkuntzen erabileraren neurketa. Praktika on gisa (2021)

Koordinatzaileak | Maialen Iñarra eta Belen Uranga
Babesleak | Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostiako Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia