This section is only available in Basque See it

Soziolinguistika Klusterra BBC Cymru irratian

Pasa den otsailaren 25ean, Galesko BBC Cymru Radio irratian elebitasuna eta hizkuntza gutxituei buruzko programan, Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kidea elkarrizketatu zuten. Ifor ap Glyn da programaren gidaria eta elkarrizketan euskararen egoera eta soziolinguistika ikerketaren inguruko gaiei buruz mintzatu ziren solaskideak. Ifor ap Glyn Galesko Poeta Nazionala da 2016. urtetik eta Euskal Herrian izan da euskararen inguruko hainbat eragileren testigantzen bidez (Orioko Herri Ikastola, Berria, Euskalgintzaren Kontseilua…) irratsaio monografikoa lantzen.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN